martes, 24 de noviembre de 2015

Bitan pentsatu


Pasaden asteazkenean, azaroak 18an, IKT-ko lehenengo saioa izan genuen. Ikasgaiarekin hasi aurretik, bakoitzak bere burua aurkeztu behar izan zuen, denen aurrean, elkarren artean hobeto ezagutzeko asmoz. 

Saio honetan, gauza asko, eta gainera oso interesgarriak zirenak, landu genituen. Hasteko, identitate digitalari buruz mintzatu ginen. Identitate digitala interneten sortzen dugun perfil birtuala da, eta norberaren izenaren inguruan sortutako aplikazioak, igotako argazkiak eta bideoak, eta partekatutako iritziak sortzen dute.




Gai honi buruzko ideia batzuk genituen jada, baina klasean gure iritziak eta usteak amankomunean jarri genituen.

Geroago, kontzeptu berri bat ikusi genuen, Big Bang Data deitzen zena. Guztiok sortzen ditugun informazio guztia (mugikorra erabiliz, sare sozialetan ibiliz edo argazkiak igoz) gordeta gelditzen da.






Aipatzekoa da ere, interneten inguruan sortutako mitoei buruz hitz egin genuela. Egia esateko, gure kabuz landuta izan arren, nahiko galduta geundela zirudien, baina azkenean, artikuluaz lagunduta, gai hori aurrera eramatea lortu genuen.

Amaitzeko, “aprendizaje basado en problemas” kontzeptuaren ideiak landu genituen, “Qué dicen los estudios sobre el Aprendizaje Basado en Proyectos” artikulua irakurriz. Begiratu hemen


Guzti hau jakinda, argi geratu zitzaidan, kontu handiz ibili behar garela interneten emandako erabilerarekin. Internet dirudien baino arriskutsuagoa da. Egiten, idazten, ikusten eta esaten dugun guztia sarean gordeta geratzen da, guztien eskura. Beraz, erabilera on bat eman behar diogu, zer egingo edo esango dugun bitan pentsatuz. Eta hori ikasleei txikitatik argi ustea funtsezkoeginkizuna da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario