martes, 1 de diciembre de 2015

Bideoak sortzen


Lehenengo saioaren amaieran, taldeka jarri eta guk erabakitako adin zehatz batean lantzen diren edukiak pentsatu behar izan genituen, geroxeago eduki horiekin istorio bat sortzeko.

Beraz, normala zenez, IKT-ko bigarren saioan, honekin jarraitu genuen. Nire taldearen kasuan, hiru urteko haurrak hautatu genituela kontuan izanda, adin horretan irakasle batekin lantzen diren edukien artean eguraldia, koloreak, tamainak, irudi geometrikoak edo izaera ziren guri garrantzitsuenak iruditu zitzaizkigunak.

Jarduera honen helburu nagusiena, esan bezala, istorio bat sortzea zen, gai bakar baten inguruan. Baina gai horrek aukera eman behar zuen, ahal zen neurrian, gehiena lantzeko. Horretarako, talde batzuk atera ziren haien lana aurkezteko eta gainerakoek, bitartean,  edukiak esanez joan behar ginen, haiek horiek nola landuko zuten azaltzeko helburuarekin. Ikusi genuenez, oso zaila zen eduki guztiak lantzen zituen gai bakarra aukeratzea.

Hala ere, nire taldea eta ni Gabonen gaia nahiko aproposa zelakoan geundenez, hori aukeratzea erabaki genuen.

Behin gaia izanda, gustuko genuen aplikazio batekin jo behar genuen, gure proiektua martxan jartzeko. Aplikazio ezberdinak ikusi eta gero, wideorekin egitea erabaki aproposena iruditu zitzaigun. Aukera asko ematen zituen bideo oso dibertigarriak eta politak egiteko:


·         Internetetik ateratako argazkiak itsatsi.
·         Testuak idatzi.
·         Aplikazioko pertsonai, argazki edo marrazkiak jarri.
·         Objektuak alde batetik bestera mugitu, nahi dugun ibilbidea eginez, nahi dugun iraupena jarriz.
·         Musika sartu, bai internetetik jaitsitakoak, bai aplikazioak eskaintzen dituenak.

·         Ahotsa grabatu eta gero bideoan jarri.

Eta aukera askoz gehiago. Desabantaila bakarra, gehienez 30 segundukoak egin ahal direla da. Eta hori, egia esateko, asko mugatzen du lana.

Istorioa sortzen hasi ginen, eta denbora nahikotxoa eman eta gero, bideo oso dibertigarria eta polita geratu zitzaigula uste dut.

Gure bideoa ikusi ahal izateko klikatu hemen

Amaitzeko, talde batzuk arbelera atera ziren denen aurrean haien lana azaltzeko, eta batez ere, zein aplikazio erabili zuten eta horrek nola erabiltzen zen jakinarazteko. Orokorrean, nahiko ondo egon ziren denek, baina erakutsitako aplikazioak nahiko eskasak ziren, ez zituen aukera gehiegi eskaintzen. 

Saio honetan, lan egiterakoan asko gozatzeaz gain, aplikazio ezberdinak ikasi eta horien abantailak eta desabantailak ikusi ditugu, ohikoa edo betiko modua ez den beste lan egiteko era bat ikasiz. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario