martes, 15 de diciembre de 2015

Azken saioa

IKT-ko azken saioan, aurreko egunean hasitako bideoa aurkeztu behar izan genuen. Nire blogean azaltzen den bezala, Adobe Premiere Pro progamarekin egin genuen. Oso programa interesgarria eta aukera asko ematen dituena dela uste dut.

Hasieran, Movie Maker bezalakoa izango zela uste nuen, baina behin hasita, eta gauza ezberdinak egiteko aukera ikusi nuenean, konturatu nintzen oker nengoela. Egia da, funtzio asko berdinak direla, baina guk erabilitakoa aukera gehiago eskaintzen zituen.

Esan bezala, oporren gaiaren inguruan landu izan dugu gure bideoa, opor mota ezberdinak aipatuz eta bideo interesgarriekin apainduz. Aurreko saioko ordu guztiak lanean egon arren, amaitzea ezinezko egin zitzaigun. Mozketa, efektu eta baliabide asko erabili genituenez, oso zaila, edo oso neketsua, hobeto esanda, ezin zitzaigun, eta sei orduak ez ziren nahikoak izan gure bideo amaitzeko.

Beraz, etxera eraman eta bertan amaitu izan nuen bideoa, egindako mozketa eta efektuak, eta jarritako abestiak era koherente eta logiko batean antolatuz. Egia esateko, nahikotxo denbora egon nintzen guztia polita eta interesgarria geratu dadin, baina azkenean, amaitzea lortu egin nuen.



Nire iritziz, lan oso ona geratu zen. Agian ez da oso iritzi obejtiboa, baina egindako lana eta emandako denbora kontuan izanda, gure helburua lortu dugulakoan gaude.

Hala ere, zoritzarrez, egindako lan guztia porrotera joan egin zen, aurkezpen egunean bideoa ikusteko zailtasunak izan genituenean. Edo nik, behintzat, horren sentsazioarekin geratu nintzen.Hala eta guztiz ere, bideoaren azken partea ikusi ez zen arren, horren mamia erakusteko gai izan ginen. Beraz, azkenean, ez zen hainbesterako izan.

Aurkezpen guztiak ikusten amaitu eta gero, blogen ebaluazioak egitera zuzendu ginen, irakaslearen ebaluazioa ahaztu barik. Bakoitzak bost klasekideen blogak ebaluatu behar izan genituen, ikusgarria, landua eta formalki zuzen zegoela kontuan izanda.

miércoles, 9 de diciembre de 2015

Adobe Premiere Pro

Saio honetan Adobe Premiere Pro izeneko programarekin lan egin dugu. Hasteko, deskargatu eta hau instalatu behar izan genuen. Honetan, arazoak izan genituen ez genekielako nondik jaitsi. Geroago, denbora nahikotxoa eman arren, gure lanarekin hastea lortu genuen.

Hasi baino lehen, gure bideoa izango zenaren plangintza egin genuen. Opor mota ezberdinei buruzkoa egin nahi genuen, eta horretarako, bideo asko aukeratu eta offliberty aplikazioa erabili genuen bai bideoa bai soinua YouTube-tik jaisteko.



Lau opor mota aukeratzea erabaki genuen, eta bakoitzean gai horrekin erlazionatutako bideoak inportatu eta bideo bakoitzeko atalik garrantzitsuenak moztu genituen, forma koherente batean ordenatuz.

Bideo ezberdinetako atal guztiak ordenatzeko lan handia suposatu arren, hortaz aparte, ez ditugu zailtasun gehiegi izan. 

Azkenean, bideo nahiko polita eta efektu eta bideo askorekin sortzea lortu egin dugu. 

martes, 1 de diciembre de 2015

Bideoak sortzen


Lehenengo saioaren amaieran, taldeka jarri eta guk erabakitako adin zehatz batean lantzen diren edukiak pentsatu behar izan genituen, geroxeago eduki horiekin istorio bat sortzeko.

Beraz, normala zenez, IKT-ko bigarren saioan, honekin jarraitu genuen. Nire taldearen kasuan, hiru urteko haurrak hautatu genituela kontuan izanda, adin horretan irakasle batekin lantzen diren edukien artean eguraldia, koloreak, tamainak, irudi geometrikoak edo izaera ziren guri garrantzitsuenak iruditu zitzaizkigunak.

Jarduera honen helburu nagusiena, esan bezala, istorio bat sortzea zen, gai bakar baten inguruan. Baina gai horrek aukera eman behar zuen, ahal zen neurrian, gehiena lantzeko. Horretarako, talde batzuk atera ziren haien lana aurkezteko eta gainerakoek, bitartean,  edukiak esanez joan behar ginen, haiek horiek nola landuko zuten azaltzeko helburuarekin. Ikusi genuenez, oso zaila zen eduki guztiak lantzen zituen gai bakarra aukeratzea.

Hala ere, nire taldea eta ni Gabonen gaia nahiko aproposa zelakoan geundenez, hori aukeratzea erabaki genuen.

Behin gaia izanda, gustuko genuen aplikazio batekin jo behar genuen, gure proiektua martxan jartzeko. Aplikazio ezberdinak ikusi eta gero, wideorekin egitea erabaki aproposena iruditu zitzaigun. Aukera asko ematen zituen bideo oso dibertigarriak eta politak egiteko:


·         Internetetik ateratako argazkiak itsatsi.
·         Testuak idatzi.
·         Aplikazioko pertsonai, argazki edo marrazkiak jarri.
·         Objektuak alde batetik bestera mugitu, nahi dugun ibilbidea eginez, nahi dugun iraupena jarriz.
·         Musika sartu, bai internetetik jaitsitakoak, bai aplikazioak eskaintzen dituenak.

·         Ahotsa grabatu eta gero bideoan jarri.

Eta aukera askoz gehiago. Desabantaila bakarra, gehienez 30 segundukoak egin ahal direla da. Eta hori, egia esateko, asko mugatzen du lana.

Istorioa sortzen hasi ginen, eta denbora nahikotxoa eman eta gero, bideo oso dibertigarria eta polita geratu zitzaigula uste dut.

Gure bideoa ikusi ahal izateko klikatu hemen

Amaitzeko, talde batzuk arbelera atera ziren denen aurrean haien lana azaltzeko, eta batez ere, zein aplikazio erabili zuten eta horrek nola erabiltzen zen jakinarazteko. Orokorrean, nahiko ondo egon ziren denek, baina erakutsitako aplikazioak nahiko eskasak ziren, ez zituen aukera gehiegi eskaintzen. 

Saio honetan, lan egiterakoan asko gozatzeaz gain, aplikazio ezberdinak ikasi eta horien abantailak eta desabantailak ikusi ditugu, ohikoa edo betiko modua ez den beste lan egiteko era bat ikasiz.