martes, 15 de diciembre de 2015

Azken saioa

IKT-ko azken saioan, aurreko egunean hasitako bideoa aurkeztu behar izan genuen. Nire blogean azaltzen den bezala, Adobe Premiere Pro progamarekin egin genuen. Oso programa interesgarria eta aukera asko ematen dituena dela uste dut.

Hasieran, Movie Maker bezalakoa izango zela uste nuen, baina behin hasita, eta gauza ezberdinak egiteko aukera ikusi nuenean, konturatu nintzen oker nengoela. Egia da, funtzio asko berdinak direla, baina guk erabilitakoa aukera gehiago eskaintzen zituen.

Esan bezala, oporren gaiaren inguruan landu izan dugu gure bideoa, opor mota ezberdinak aipatuz eta bideo interesgarriekin apainduz. Aurreko saioko ordu guztiak lanean egon arren, amaitzea ezinezko egin zitzaigun. Mozketa, efektu eta baliabide asko erabili genituenez, oso zaila, edo oso neketsua, hobeto esanda, ezin zitzaigun, eta sei orduak ez ziren nahikoak izan gure bideo amaitzeko.

Beraz, etxera eraman eta bertan amaitu izan nuen bideoa, egindako mozketa eta efektuak, eta jarritako abestiak era koherente eta logiko batean antolatuz. Egia esateko, nahikotxo denbora egon nintzen guztia polita eta interesgarria geratu dadin, baina azkenean, amaitzea lortu egin nuen.



Nire iritziz, lan oso ona geratu zen. Agian ez da oso iritzi obejtiboa, baina egindako lana eta emandako denbora kontuan izanda, gure helburua lortu dugulakoan gaude.

Hala ere, zoritzarrez, egindako lan guztia porrotera joan egin zen, aurkezpen egunean bideoa ikusteko zailtasunak izan genituenean. Edo nik, behintzat, horren sentsazioarekin geratu nintzen.Hala eta guztiz ere, bideoaren azken partea ikusi ez zen arren, horren mamia erakusteko gai izan ginen. Beraz, azkenean, ez zen hainbesterako izan.

Aurkezpen guztiak ikusten amaitu eta gero, blogen ebaluazioak egitera zuzendu ginen, irakaslearen ebaluazioa ahaztu barik. Bakoitzak bost klasekideen blogak ebaluatu behar izan genituen, ikusgarria, landua eta formalki zuzen zegoela kontuan izanda.

No hay comentarios:

Publicar un comentario