Saio honetan Adobe Premiere Pro izeneko programarekin
lan egin dugu. Hasteko, deskargatu eta hau instalatu behar izan genuen. Honetan, arazoak izan genituen ez genekielako nondik jaitsi. Geroago,
denbora nahikotxoa eman arren, gure lanarekin hastea lortu genuen.
Hasi baino lehen, gure bideoa
izango zenaren plangintza egin genuen. Opor mota ezberdinei buruzkoa egin nahi
genuen, eta horretarako, bideo asko aukeratu eta offliberty aplikazioa erabili
genuen bai bideoa bai soinua YouTube-tik jaisteko.
Lau opor mota aukeratzea erabaki genuen, eta
bakoitzean gai horrekin erlazionatutako bideoak inportatu eta bideo bakoitzeko
atalik garrantzitsuenak moztu genituen, forma koherente batean
ordenatuz.
Bideo ezberdinetako atal guztiak ordenatzeko
lan handia suposatu arren, hortaz aparte, ez ditugu zailtasun gehiegi izan.
Azkenean, bideo nahiko polita eta efektu eta bideo askorekin sortzea lortu egin dugu.
Azkenean, bideo nahiko polita eta efektu eta bideo askorekin sortzea lortu egin dugu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario